N.º 02
Muturbeltz
Malus domestica — var. «Muturbeltz»
Baliozkotua
NUP bankua
- Herriak
- Ochagavía · Izalzu
- Beste aipamenak
- Ezcároz
- Antzinatasuna
- 100 urte baino gehiago
- Garaia
- Irail amaiera · urri hasiera
Kontserbazio-egoera
Bi ale lokalizatu dira Ochagavían (Xin Xoan Etxea, Manex Etxea) eta beste bi Izalzun (Adot Etxea eta Santso Etxea). Beste zuhaitzen bat bizirik dagoelaren erreferentziak daude.
Berriz sartzeko potentziala
Interes handikoa zapore preziatuagatik, kontserbazio onagatik, sendotasunagatik[?] eta haraneko tradizioagatik.
Fruituaren deskripzioa
Sagar zapaldu-bolatsu, tamaina ertain-handi. Hondoko kolorea horia. Azal zimurtsua, matea. Russeting bereizgarria begi-zuloan, izena ematen diona barietateari. Pedunkulu motz eta lodia. Mami horixka, gogortasun ertaina, azidotasun eta gozotasun handiak.
Tokiko balorazioa
Baloratuenetako bat, bereziki bere zaporeagatik eta tokiko izaeragatik.
Ugaritasun erlatiboa
Ochagavían eta Izalzun barietate ezaguna zen, hainbat etxetan zegoen.
Bilketa eta heltzea
Bilketa irail amaieran, urri hasieran. “Es de las primeras variedades de otoño en madurar. No aguanta mucho en el árbol, hay que cogerla rápido para que no se caiga”. Gabonetara arte gordetzen dira.
Aipatutako erabilerak
Freskoan kontsumitzen bildu eta berehala edo biltegiratu eta gero. Errea. Konpotan kanelarekin. Etxe batzuetan oraindik kontsumitzen da.
Karakterizazio molekularra
Tradizional gutxiengoa. NUPeko Sagarraren Germoplasma Bankuan Ochagavíatik etorritako sarrera bat dago. Royo (2009) lanean Ochagavíako Mutur Beltza (BGM180) gisa deskribatuak eta haranean identifikatuak desberdintasunak dituzte (fruituaren deskribapena eta heltze-garaia), eta arreta deitzen du desberdintasun horiek soilik baldintza klimatiko, edafiko edo kudeaketakoengatik izan daitezkeen.
Oharrak
Izalzuko eta Ochagavíako barietateak bat datoz deskribatutako ezaugarri gehienetan. Izalzuko laginaren emaitza molekularra falta da.