N.º 01
Beltza
Malus domestica — var. «Beltza»
Baliozkotua
= bankuetan erregistratu gabea
- Herriak
- Ochagavía · Esparza · Oronz
- Beste aipamenak
- Ezcároz · Izalzu
- Antzinatasuna
- 100 urte baino gehiago
- Garaia
- Bilketa urrian · heltze berantiarra
“Tiene mucho sabor, es viva, muy jugosa, ácida…”
(aipu literala gaztelaniaz, elkarrizketaren jatorrizko hizkuntza)
Kontserbazio-egoera
Hiru ale lokalizatu dira (bi mendetsuak eta oso zaharkituak) Ochagavían (Pedro Andía Etxea), Esparzan (Balisa Etxea, Ochagavíatik etorria) eta Oronzen (Bidondo Etxea). Litekeena da beste batzuk bizirik egotea. Azken urteotan, Ochagavíako zuhaitz mendetsutik txerto berriak egin dituzte tokiko ortuzainek eta proiektuaren barruan.
Berriz sartzeko potentziala
Interes handikoa berriz sartzeko, bere zapore preziatua, kontserbazio luzea, haranean mendetako presentzia eta beste lekuetan erregistrorik ez izateagatik.
Fruituaren deskripzioa
Sagar zapaldua, tamaina txiki-ertaina. Azal latza eta matea, erabat marroia russeting[?] ugariagatik. Pedunkulu motza eta lodiera ertainekoa. Mami zuri-horixka, gogortasun handikoa, gozotasun eta azidotasun handiak.
Tokiko balorazioa
Bereziki preziatua zaporeagatik, kontserbazio luzeagatik eta tokiko kulturarekin duen loturagatik. Baloratuenetako bat da.
Ugaritasun erlatiboa
Ochagavían ezagunenetako eta hedatuenetako bat zen, etxe askotan zegoen. Bisitatutako herri gehienetan barietate zahar gisa aipatua, batzuetan ez bada ere zuhaitz biziak aurkitu.
Jatorria
Adineko informatzaile batek kontatzen du entzun zuela “esta manzana la trajo un fraile de un país del norte de Europa a un convento que existía en Izalzu hace mucho tiempo”.
Bilketa eta heltzea
Bilketa urrian. Heltze berantiarra: udaberri amaiera arte gordetzen dira. “La beltza es la más ácida, pero para marzo, abril, es buenísima para comer cruda”.
Aipatutako erabilerak
Freskoan kontsumitzen, biltegiratu eta gero. Erretzeko baloratuenetako bat: “sueltan un almíbar muy bueno, superdulces”. Konpotan ere bai, kanelarekin. Etxe askotan Eguberrietako postrea zen eta gaur egun ere horrela prestatzen da batzuetan.
Karakterizazio molekularra
Analisi molekularrak eta Nafarroako zein estatuko datu-baseekin alderaketak adierazten dute ez dagoela jasota inongo estatuko germoplasma-bankutan.
Oharrak
Royo (2009) lanean Ochagavíako Beltza bat agertzen da deskribapen morfologiko antzekoarekin, baina emaitza molekularrak ez datoz bat. Homonimia ohikoa da kultibatu tradizionaletan (Beltza azalaren kolore ilunari erreferentzia egiten dio).